Edukira jauzi egin.

Nabigazio menu nagusira jauzi egin.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa.

Hasiera > Mendian ibiltzeko gida

Mendian ibiltzeko gida


Geziak

Proposatutako ibilbideak edonorentzako modukoak dira, eta tontor gogorrak, zona malkartsuak eta leku arriskutsuak saihesten dituzte. Luzerak eta aldapen gogortasunak jarriko dizkizuete mugak. Hemen bildutako ibilbide guztiak ohituta dagoen orok egin ahalko ditu, ohitugabeko oinezkoak, berriz, ibilbide lauenak eta iraupen laburrenekoak aukeratu beharko ditu; baina edozeinek, urritasun serioa duen inorrek izan ezik, goza dezake ibilaldi horietaz.

Udan ibilbide asko kirol oinetakoekin egin ahalko ditugu, neguan berriz mendiko botak beharrezkoak izango dira aurre egiteko euriari, hotzari, lokatzari eta baita elurrari ere.

Hiru ibilbide mota daude: GR, PR, SL.

Geziak

zer da GR bat?

Euren artean komunikatzeko beharrak bultzatuta, gure arbasoek ibilbide sare konplexua sortu eta guri utzi ziguten. Urteen poderioz hori guztia kultura eta kirol ondare bihurtu da. Laburdura frantsesetik dator (Grande Randonnée) eta Ibilbide Luze esan nahi du. Ibilbide mota horrek etapa desberdinak izaten ditu, izan ere ohikoena da udalerriak edota urruti dauden zonak lotzea. Garai batean komunikazio bide zirenak, egun seinalatu egin ditugu gizakia naturara hurbil dadin eta jakintza etnografikoa sakonago jorra dezan.

zer da PR bat?

PR laburdura frantseseko Petite Randonnée-tik dator: ibilbide laburrak dira, seinalatu eta homologatuak, aldapa handirik gabekoak, erraz samarrak eta lau ordu baino gutxiagotan egiten direnak. Beraz, edozeinek egin ditzake; salbuespen gutxitan izan ezik, ibilbide horiek egiteko ez da zertan entrenatu behar.

zer da SL bat?

PR ibilbideen irizpide berberekin diseinatzen diren ibilbide hauek askoz laburragoak izan ohi dira, hartara era guztietako jendeak egin ahal izan ditzan. Hauen izena, berriz, gaztelaniatik hartu da: Sendero Local hitzetik (Herri Ibilbidea). Askotan ibilbide-mota hauek herrigune baten inguruan gauzatzen dira, herri horren aberastasunak txango eroso baten bitartez ezagutzeko modua izateko.


Gipuzkoako mendi ibilaldiak web guneari buruzko informazioa.