Edukira jauzi egin.

Nabigazio menu nagusira jauzi egin.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa.

Hasiera > Ibilbide luzeak > Gaztaren Ibilbidea: Arantzazu - Etzegarate

GR 283 E05

Gaztaren Ibilbidea: Arantzazu - Etzegarate

Aralarko eta Aizkorri-Arazko Natur Parkeak lotzen dituen Ibilbide Luze (GR) zirkular honek gaztaren ekoizpenean dauden arlo desberdinak ikusteko aukera ematen du: artaldeek bazkatzen duten zelaietatik hasita, haien esnearekin egindako gazta saltzen den merkatuetaraino. Bidean artzain-txabolak, saroiak, bentak, artzaintzaren eta gaztaren museoak eta artzain eskola aurkitzen dira. Baita ere, artzainen bizitza- eta heriotzarekin lotura zuzena duten hainbat megalito. Horretaz gain, burdinola- eta meatze-arrastoak, santutegiak eta elizak eta beste hainbeste giza eraikin ere ikusgai dira.

Ibilbidearen ezaugarriak

  • Sustatzailea: GFA / DFG Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaritza
  • MIDE: 1 - 2 - 2 - 4
  • Luzera: 20.4 km.
  • Iraupena: 07:20
  • Forma: Lineala
  • Metatutako igoera: 1050
  • Metatutako jaitsiera: 1145
  • Hasiera: Arantzazu (Oñati)
  • Amaiera: Etzegarate (Idiazabal)
  • Eskualdea: Debagoiena , Goierri
  • Bibliografia: Idiazabal Gazta Ibilbidea mapa
  • GPSrako DESKARGA

    Kokapen mapa





    Ibilbidearen profila

  • Perfila osora ikustea

    Gipuzkoako mendi ibilaldiak web guneari buruzko informazioa.